BIZKAIKO MERKATARITZA-ITSASKETAKO KAPITAINEN ELKARTEA


Elkarteak bildu egiten ditu bere borondatez kide egin nahi duten kapitainak eta pilotuak edozein dela haien jaioterria edo bizilekua.

Elkarteak ordezkatu egiten ditu kide guztiak instantzia ororen aurrean.

Elkarteak defendatu egiten ditu bere kide guztien gizarte eta lanbide interesak eta, bide batez, profesional guztienak ere.

Elkarteak sustatu egiten ditu itsasoko sektorearen aldeko ekintzak eta jarduerak beste administrazioekin dituen harremanen bitartez baita nazioarteko administrazio eta erakundeekin ere dituen korrespontsalen bitartez.
Elkarteak informatu egiten du, zentzurik zabalenean,  lege, araudi eta hitzarmenei buruz bai eta berrikuntza tekniko, ikerketa eta itsasoko sektorearekin lotutako iritziei buruz ere. Informazioa aldizka hedatzen du eta dokumentazioa lortzea ahalbidetzen du.

Elkarteak elkarlanean ari da tokiko agintaritza eta erakundeekin bai eta  estatuko, nazioarteko eta erkidego autonomokoekin ere itsasoko segurtasun eta itsas-babesa bultzatzeko bai eta ingurugiroaren alde eta kutsaduraren kontra ere jarduteko.