BIZKAIKO MERKATARITZA-ITSASKETAKO KAPITAINEN ELKARTEAREN ETA NAZIOARTEKO FEDERAZIOAREN XEDEAK.
1. Elkarteak kideen arteko harremanak, elkar ezagutza eta aisialdia erraztu nahi ditu, horretarako lokal egoki bat eskaintzen die bere kideei.

2. Kideen zerbitzuan prestakuntza lana eta kultura-sustapen lana egin nahi ditu, kideak haien lanbidearekin lotutako azken teknikekin harremanetan egon daitezen. Horretarako hitzaldiak, proiekzioak, argitalpenak eta aldizkari espezializatuekiko harpidetzak eskainiko ditu.

3. Elkarteak bere kideen gizarte, ekonomia eta lanbide interesen defentsa, ordezkaritza eta sustapena bere gain hartzen ditu.
4. Elkarteak, oro har, marinelen eta itsasoko sektore guztiaren  prestakuntza zein lan eta ongizate egoera defendatzea eta sustatzea du xede, bai toki edo eskualde-mailan bai nazioarteko edo estatu-mailan.

5. Halaber, elkartearen xede nagusietako bat da Agintaritza eta Erakunde publikoekiko lankidetza, kontuan izanik elkarte honek larrialdietan, hondamendi publikoetan edo laguntza humanitarioan eman dezakeen laguntza.

Xede hauek lortze aldera Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkarteak eskualdeko, nazio mailako edo nazioarteko diren antzeko erakundeekin elkartu edo konfederatu ahalko da.

I.F.S.M.A.

IFSMA honen helburua zera da, gorputz bakar batean elkartu munduko standares eta itsas gaiak guztien interesak profesionala mantenduz aitzindariei, ordena kapitainek beren ardurak aurrera eramateko modu onargarri eta aitortzen bat ahalbidetzeko.
IFSMA helburuetarako, beraz, dira (besteak beste): kontaktu eta komunikazio profesionala kapitainak arteko eskala globalean sustatzeko. Onartzen eta IMO eta bere ahaleginak mantendu eta itsas segurtasuna hobetzeko laguntzeko. Kapitain eta jabeen arteko lankidetza bultzatzea. Nazioarteko estandarren sustatzea kapitainek eta tripulazioa eskala egokiak aitortu.
       
BIZKAIKO MERKATARITZA-ITSAKETAKO KAPITAINEN ELKARTEARI BURUZKO LABURPENA.
Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkartea (BMIKKE) 1973ko urriaren 4ko sortze-agiriaz eta estatutuen erregistroaz eratu zen, hori guztia 1964ko abenduaren 24ko legearen babespean, 1965ko maiatzaren 20ko dekretuak garatzen duenaren arabera. Elkarteak ikurtzat “Bilboko Uri Goreneko Unibertsitate eta Kontratazio Etxearen Txit Bikainaren armarria” hartu zuen

1975.urtean Elkartearen estatutuen lehenengo helburua lortu zen, Compañia Transmediterranea-ri  “Ciudad de Ceuta” bidaiari-ontzia erosi zitzaion BMIKKE-ko elkarteko egoitza izan zedin, eta horri “Consulado de Bilbao” izen adierazgarria jarri zitzaion.

Itsasontzi honek Bilboko udaletxearen aurrean, Uribitarteko kaian, atrakaleku iraunkorra izan zuen.
BMIKKE-a 1976ko urtarrilaren 1ean nazioarteko aitorpena lortu zuen (IFSMA) International Federation of Shipsmaster´s Association-en barruan onartua izan zenean. Gaur egun elkarte horrek 47 estatuetako kapitainen elkarteak eta banakako kideak biltzen ditu eta 11.000 kide baino gehiago ditu mundu osoan, BMIKKE-a UNIPORT BILBAO/ITSAS-KOMUNITATEA eta EUSKAL ITSAS-FORO-aren kide da.
1977ko irailaren 21ean, apirilaren 1eko 19/17 legeak xedatzen duena bete beharrez, Bilbon eratu zen, sortze-agiriaz eta estatutuen erregistroaz Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkarte Profesionala. Elkarte hark estu-estu lotuta zegoen BMIKKErekin presidentea, zuzendaritza taldea, egoitza eta elkarte-kideak berberak zirelako. 2013ko martxoaren 2a estatutu erreformatu berriak, Elkarte Profesionalaren ardura ziren laneko gaiak jasotzen zituenak, onartu ziren, horren ondorioz Merkataritza-Itsaketako Kapitainen Elkarte Profesionala desegin zen bikoiztasuna zentzugabea baitzen.
1983ko abuztuaren 29an Bilbon gertatutako uholde itzelak “Consulado de Bilbao” ontzia lotuta zegoen kaia birrindu zuen, BMIKKE-k egoitza-ontzia etengabe erabiltzen zuen baina uholdea dela eta elkarteak ontzia guztiz galdu zuen. Gertatutakoak kalte handiak ekarri zizkion BMIKKE-ri, “Consulado de Bilbao” ontzian zuen egoitza aparta galtzeaz gain, hainbat ondasun baliotsuen galtzea ere deitoratu behar izan zen, hala nola, liburutegi erakargarria, hainbat artxibo eta askotariko dokumentazioa. 1987. urtean, BMIKKE-k beste egoitza berri bat eskuratu zuen Bilboko erdigunean, historiak dionez Bilboko uria eta portua sortu eta kokatu ziren tokiari begira. Egoitza hau ibaiaren gainean dago, Bailen kalean, 5 zkia, behe solairuan.

BMIKKE-k bi hilabetean behin RECALADA aldizkaria argitaratzen du. Bere lehenengo zenbakia argitara eman zen 1993ko uztailean eta, hortik aurrera ez da inoiz falta izan gure kideen etxeetan, ezta itsasoarekin eta itsas-industriarekin lotuta dauden hainbat erakunde, enpresa, unibertsitate eta konpainietan ere. RECALADA bada eta izan nahi du itsas munduari buruzko informazio aldizkari bat, bere informazioa zein sektorea ederto ezagutzen duten kolaboratzaile garrantzitsuena dakartzana.